Sei dira jada euriteak gaur Goierrin eragin dituen lurjausiak
Une hauetan bi dira Goierrin zirkulazioari eragiten dioten lurjausiak. Bata Beasainen eman da, eta bestea Legazpin. Goizean zehar beste hiru lurjausi ere gertatu dira eskualdean: Zumarragan (Gi-631 Azkoitiara bidean - zirkulazioa jada normaltasunez dabil-), Ataunen (GI-3151 Aia auzorako bidegurutze inguruan) eta Gabirian (Alegi auzora jaisteko bidean).
Gaur gutxienez sei lurjausi gertatu dira Goierrin, eurite etengabearen ondorioz. Goizean zehar gertatu dira gehienak: Zumarragan (Gi-631 Azkoitiara bidean – zirkulazioa jada normaltasunez dabil-)
Ataunen (GI-3151 Aia auzorako bidegurutze inguruan).
Legazpin goiz osoan zehar eragin dio lurjausiak zirkulazioari, (GI-3540 Motxorron, Zeraindik joanda), eta arratsaldean oraindik ere errepidea itxita aurkitzen da.
Gabirian, urak errepidea moztu beharra eragin du, lurra eta zuhaitzak erori baitira bidera. Alegi aldera jaisteko bidean gertatu da hori (GI-3381). Arratsaldeko lehen orduan trafikoa.net webguneak Beasainen kokatu du ezbehar berri bat, Ormaiztegirako bidean. Ordizia eta Zaldibia artean (GI-2133) gertatu da gaurko azkena. Trafikoa.net webguneak 13:00ak aldera kokatu du gertaera. Trafikoa eten ez badu ere, zirkulazioa moteldu egin du.
Informazio guztia: trafikoa.net webgunean.
















