Mendiko federatu txartela aste honetan ere atera liteke Lazkaon
Mendizaleen federatu txartela ateratzeko edo berritzeko epea berez abenduaren 21era arte bazegoen ere, Lazkaon Amalur elkarteak zabaldu egin du. Aste honetan ere egingo dituzte gestioak. Ostiralera bitartean, 19:00etatik 20:00etara bulegoan egongo dira Amalurreko arduradunak. Datorren astetik aurrera, astelehenetan soilik egongo dira, ordutegi berean.