Merkatarien zozketan 0875ek du saria: Karibera bidaia
Lazkaoko merkatarien elkarteak Gabonetarako atera zuen errifako zenbaki sariduna 0875 izan da, urtarrilaren 6ko Niño loteriako azkeneko lau zifrak, hain zuzen. Bi lagunentzat Kariben opor egonaldia da saria. Oraindik ez da agertu sariduna. Bestetik, erakusleihoetarako herritarrekin egindako argazkiekin egutegia atera du Lazkaon elkarteak,eta aste honetan hasiko dira banatzen.