Zabor poltsak zintzilikatu dituzte Legorretan, atez ateko bilketaren aurka
Hiri hondakinak biltzeko atez ateko sistemaren aurka dagoen Legorreta Garbi taldeak zabor poltsak atera ditu kalera. Ostiralean herriko plazako nahiz zenbait kaletako zuhaitzetan zintzilikatu zituzten zorroak. Legorreta Garbia taldeak «atez ateko bilketaren aurka jarraitzen» duela adierazteko egin dute ekimena.
Taldeko ordezkari batzuek Gipuzkoako plataformen lehen bileran parte hartu zuten, atzo, Bergaran. Han adostutakoaren berri emateko, gaur 19:00etan hitzaldia egingo dute, kultur etxean.
![Zabor poltsak, udaletxe aurreko plaza, adarretatik zintzilik.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/01/LEGORRETAN_ZABOR_POLTSAK_ATEZ_ATEKOAREN_AURKA.jpg)
Zabor poltsak, udaletxe aurreko plaza, adarretatik zintzilik.