Egin Klik irudian 43. zenbakia irakurtzeko
Beasain eta Olaberriako Ihurre auzoen artean, autobideko zubiaren azpian, ijito errumaniar talde bat bizi da, erreka ondoan eraikitako txaboletan. Zabor artean txatarra bildu eta hura saltzetik bizi dira, ahal duten moduan.
Karmele Luqui artisau urretxuarrak lanbide berezia du, abanikuak egiten ditu, gero nazioartean internet bidez saltzeko. Arte Ederrak ikasi eta gero, abanikuak egiten kasualitatez hasi zela dio; egun, etsy.com eta olele.es webguneen bidez komertzializatzen ditu, bai AEBtan eta baita Europan ere.
Horiek eta beste hainbat gai aurki daitezke GoiBerri aldizkariaren 43. zenbakian.