Berria.info webgunea Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldearen entrenamenduen jarraipena egiten ari da. Bideo bat eta hainbat argazki argitaratu dituzte webean, eta horietan, Gorka eta Ion Izagirre ormaiztegiarrak eta garikoitz Bravo lazkaotarra ikus daitezke, taldekideekin entrenatzen. 21 txirrindulari elkartu dira eta Vila Joiosan (Alacant) hartu dute ostatu
Entrenamenduetarako hiru multzotan banatzen dituzte: talde bat Italiako Girora joango dena da, eta, kasu, taldekako erlojupekoa prestatzen ari dira, Samuel Sanchez buru zutela; beste multzo bat entrenamendu gogorrak ari da egiten —Igor Anton, Romain Sicard, Mikel Nieve…—, eta beste talde bat abiadura saioak egiten ari da.
• Jarraitu taldearen egunerokoa Berria.infon
• Argazki galeria
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.