Taldeak:
Ampo Ordizia Rugby: Grende, Malkorra, Abanzabalegi, del Rio, Quarrie, Lerma, Tudela, Greonewald, Aizpurua, Kroll, Iruarriz, Puyadena, Simpson, Sills eta Huxford. Perezek, Aierbek, Alvarez de Eulatek, Mujikak, Garciak eta Kortak ere jokatu zuten.
C.R La Vila: Haeffeli, Delgado, Sanz, Tilford, Martinez, Carrion, Arestimuño, Metral, Jimenez, Quirante, Quintero, Villalba, Lamboglia, Gomez eta Sorribes. Lacostek, Previterak, Daviesek, Valerok, Agudok, Coronelek eta Poggik ere jokatu zuten.
Markagailua:
3. min Simpsonek gauzatutako zigor kolpea (3-0)
9. min Sillsen entsegua (8-0)
16. min Sillsen entsegua. Simpsonek gauzatutakoa (15-0)
19. min Sorribesek gauzatutako zigor kolpea (15-3)
26. min Sorribesen entsegua. Berak gauzatutakoa (15-10)
37. min Simpsonek gauzatutako zigor kolpea (18-10)
61. min Simpsonen entsegua. Berak gauzatutakoa (25-10)
65. min Sillsen entsegua (30-10)
Ampo Ordiziak bost puntuak lortu ditu asteburu honetan La Vilaren kontrako partidan. Hori zen ordiziarren helburua, eta
sailkapenean hirugarren postuan jarraituko dute, liderrarengandik hamabi puntura. VRAC Quesos Entrepinares taldea dago lidertzan, 57 punturekin. Bizkaia-Gernikak sei puntu gutxiago ditu, baina baita bi partida gutxiago ere. Bizkaitarrek 71-19 galdu zuten Europako AMLIN Challenge Cup txapelketako azken partida, eta horrekin, aurtengo Europako ibilbidea ere amaitu dute. Bi partida irabazi dituzte osotara, eta inoiz, Euskal Herriko talde batek Europan lortu duen emaitzarik onena da. Talde honen kontra jokatuko du Ampo Ordiziak aste honetan.
Atzoko Partida
Atzoko partida, ikusgarria ez izanagatik ere, entsegu polit ugarikoa izan zen. Sillsek hat-trick bat lortu zuen, besteak beste. Axio Arañaren eta Phil Husforden mutilak partida irabaztera atera ziren zelaira. Hamargarren minuturako aurretik ziren ordiziarrak, eta Sillsek zerikusi handia izan zuen horretan. La Vilak gora egin zuen ondoren, eta Sorribesek alacantekoen partidako puntu bakarrak lortu zituen. Markagailuan 15-10 emaitza ez zen 37. minutura arte aldatu. Simpsonek berriro ere, zigor kolpe batekin berriro ere, markagailua aldatzea lortu zuen arte. Deskantsura 18-10 iritsi ziren.
Partidaren dinamika ez zen gehiegi aldatu bigarren zatiaren hasieran. Joko trabatuak, markagailua bere horretan mantendu zuen. Ordiziarrak jokaldiak lotzen hasi ziren, baina, eta Simpson izan zen berriro ere, taldearentzako puntuak lortu zituena. Entsegu batekin izan zen oraingoan. Sillsek itxi zuen neurketa, 65. minutuan gauzatutako entsegu batekin.
Hortik amaierara bitartean, Arañak beste jokalari batzuk zelairatu zituen, minutuak jokatu ditzaten. Perez-Apaolaza, Mujika, Garcia eta Alvarez de Eulate zelairatu zituen, eta baita Axier korta gaztea ere.