
Atzo jokatu zen Lazkaon Gipuzkoako Kros Txapelketa, eta Eneko Agirrezabal segurarra izan zen azkarrena, 31:01 minutuko denborarekin. Emakumeen artean, Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen bizkorrena (21:13). Unai Arroyok egin zuen bigarren (31:12) eta Sergio Garciak hirugarren (32:01). Eñaut Insausti, Jose Angel Blanco eta Gorka Satrustegi, xindoki atletismo taldeko korrikalariak laugarren (32:03), bosgarren (32:08) eta seigarren (32:24) postuetan helmugaratu ziren. Ruben Lanz legazpiarra zazpigarren postuan helmugaratu zen (32:44).
Emakumeen artean, Maialen Muñoz Txindoki atletismo taldeko korrikalaria bosgarren postuan helmugaratu zen (24:48). Taldekakoan ere Txindoki atletismo taldea izan zen onena (beteranoetan Goierri garaia taldeak amaitu zuen sailkapeneko buruan).
•
Ikusi sailkapen osoa
[nggallery id=14]