Estanda Ordiziak 5-1 irabazi dio A Fervenzari
Errugbian, saskibaloiean eta baita areto futbolean ere. Estanda-Ordiziako neskek garaipen ikusgarria lortu dute asteburuan A Fervenza FSF taldearen kontra. 5-1 nagusitu dira ordiziarrak. Galiziarrak baino gehiago izan ziren goierritarrak, baina espainiarrak aurreratu ziren markagailuan 14. minutuan.
Bi minutura berdindu zuten ordiziarrek, galiziarrek euren atean sartutako gol bati esker. 18. minutuan etorri zen etxekoen bigarren gola. Itziar Lopezen eta Maite Gonzalezen arteko jokaldi batean etorri zen gola. Gonzalezek bigarren zutoinean utzi zuen baloia eta Ane Izagirrek sartu zuen galiziarren atean. Deskantsura iritsi zirenean markagailuak 2-1 emaitza erakusten zuen.
Bigarren zatian ordiziarrak partidaren jaun eta jabe egin ziren eta Olatz Ibargurenen eta Maite Gonzalezen golekin erabaki zuten partida. Sailkapenean hirugarren postuan daude ordiziarrak, 18 punturekin, eta liderrarengandik sei puntura.
Jokatu zuten jokalariak: Ane Izaguirre Insausti, Itsaso Galarraga Urteaga, Amaia Septien Santos, Naiara Bereziartua Loiola, Maite Gonzalez Saldias, Olatz Ibarguren Agudo, Itziar Lopez Monge, Ane Izaguirre Arruabarrena eta Tania Sanchez Lucas.












