
2013ko martxoaren hasieran argitaratuko du Garik Ez da amaiera disko berria, bere bakarkako ibilbidean ekoizten duen zazpigarrena.
Diskoak martxoaren hasieran ikusiko du argia eta zuzeneko kontzeptu artistiko heldua erabiliko du Hertzainak taldearen garaietatik agertokietan dabilen kantaria, publikoa berriro ere, bere kantuen sakontasunez liluratzeko. Elkar argitaletxeak aurreratu dutenez, kantu erakargarriak bildu ditu Garik bilduman, “barne-barnetik jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta sentsualean”.