Helduentzako dantza ikastaroa Ordizian
Hitzarok eta Amets Bidek helduentzako dantza ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 2tik martxoaren 23ra arte luzatuko da, Amets Bide dantza taldearen Miami azpiko lokal berrian. Lehenago egin zen oinarrizko ikastaroan jende asko bildu zela kontutan izan dute eta jarraipeneko bi talde egitea erabaki dute. Horrez gain, arratsaldean oinarrizko ikastaroa egiteko aukera egongo da (hasieratik – 0 mailatik).