Kirol eta aisialdirako esatari ikastaroa antolatu du Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol eta aisialdi ekintzetan aurkezle izateko ikastaroa prestatu du. Izena emateko aukera urtarrilaren 7tik 23ra zabaldu dute. 150 euroko kostua du ikastaroak, baina ordiziarrei dagokienez, Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak ordainduko luke kopuru hori.
• Ikusi ikastaro deialdia [.pdf]
Hau da Ordiziako euskara zerbitzuen webgunean irakur daitekeen aurkezpena:
“Urtero kultur eta aisialdi ekitaldi ugari antolatzen dira. Ikastaro honen xedea euskarazko esatariak prestatzea litzateke. Gai ugari jorratuko ditugu: Idazmena, esatezko testuaren ezaugarriak, euskararen prosodia, ahotsa, gorputz mintzaira, interpretazioa, naturaltasuna, urduritasuna-beldur eszenikoa, inprobisazioa, lagungarri bisualak, autoestimua-konfiantza, gidoia-eskema egitura… Hiru formatzailek gidatua izango da; Manu Marañon, Julia Marin eta Ana Elorza. Ikastaroa Anoeta pasealekuko Kirol Etxean burutuko da, Donostian. Informazio osagarria behar izanez gero deitu euskara zerbitzura. Animatu zaitezte!!”
• Informazio gehiago