Txerri hilketaren ondorengo festa Legazpin
Legazpiko La Bellota extremadurar taldeak txerri hilketaren ondorengo festa egin zuen larunbatean. Aurreko urteetan ez bezala, agertokiz aldatu zuten ekimena, lehenengoz herrigunera ekarriz. Herriko plazako arkupeetan txerri haragi pintxoak eta bertako ardoa banatu zituzten 3 euroren truke, baita extremadurar migak ere.
Festaren helburua, La Bellota taldeko ordezkarien hitzetan, Extremadurako kultura eta gastronomia ezagutzera ematen eta Legazpira eramatea dira.













