Bi pertsona atxilotu dituzte Legorretan, lapurreta egitea leporatuta
Beasaingo Ertzain-Etxeko poliziek bi emakume atxilotu zituzten atzo arratsaldean Legorretan, ustez etxebizitza batean lapurreta egiteagatik. Arratsaldeko bostetan, pertsona batek poliziari deitu zion, Guadalupe auzoko etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzen ari zirela salatuz. Poliziak iritsitakoan, deiaren egilea topatu zuten bertan, bi emakumeak retenituta zituela. Salaketa egin zuen pertsonaren arabera, etxean zegoela, sarrerako atearen zarata entzun zuen, ixten. Bertara hurbildu, eta giltza batzuk falta zitzaizkiola ikusi zuen, eta kanpora atera, eta bi ezezagn bertatik joaten ari zirela ikusi zuen. 27 eta 40 urteko bi emakume hauengana jo zuen orduan, eta ertzainak etorri bitartean bertan izan zituen.
Atxilotuak jabetzaren kontrako delituengatik atxilotuak izan dira lehenago. Polizi ikerketak amaitutakoan epailearen esku utziko dituzte.