Gernika du aurkari etzi Ampo Ordiziak Urbietan
Espainiako Ohorezko mailako ligako talderik sasoikoenaren etxean jokatuko du etzi Ampo Ordiziak, Bizkaia Gernikaren aurka. Partida Urbieta zelaian da, 16:00etan. Norgehiagoka bera ikusgarria izatea espero da, eta are gehiago zelaiaren egoera ikusita, lokaztuta egongo delako erabat.
Europa mailako Challenge Cup-a jokatzen ari da Gernika, eta ligan bigarren doa 51 punturekin, baina VRAC liderrak eta Ampo Ordiziak baino bi partida gutxiago jokatu ditu. Ampo Ordiziarekin jokalari berri bat ariko da denboraldi honetan. Nick Marshall izena du. Bera Berako jokalari izana da, eta Espainiako hamabosteko eta zazpiko selekzioarekin aritua da.