Seniorren lasterketaren buruan Blanco (370), Arroyo (haren atzean), Garcia (16), Agirrezabal (37) eta Insausti (40), Lazkaon, herenegun.
Pasa den asteburuan Gipuzkoako txapelketetan parte hartu dute Txindoki-Jaso atletismo taldeko kideek. Batetik, pista estaliko txapelketan, Gari Garmendiak kadete mailako pisu jaurtiketako Euskal Autonomia Erkidegoko marka ondu zuen, 15 metro eta 52 zentimetrorekin. Orain artean, bere entrenatzailea den Odei Lopezek zuen marka hori (15.15). Ana Torresek ere kadete mailako txapela lortu zuen pisu jaurtiketan. 10 metro eta 74 zentimetroko jaurtiketa egin zuen hiru kiloko bolarekin. proba berean, Amets Otaegik bigarren egin zuen 9 metro eta 99 zentimetrorekin. Ainara Zubeldiak (8:46) laugarren egin zuen 60 metroko lasterketa proban, kadete mailan, eta Igintza Garmendiak zortzigarren, luzeera jauzian (4.12 m).
Gazteen mailan, 200 metroko proban Janire Agirrek irabazi zuen (25:89), eta Nerea Galparsorok bigarren egin zuen (25:90). Foto-finisha erabili behar izan zuten garailea identifikatzeko. Galparsorok bigarren egin zuen 60 metroko proban ere (7:96), eta Agirrek laugarren egin zuen proba honetan (8:02). AInhoa Argandoñak zazpigarren egin zuen (8:23) eta Miren Arruabarrenak hamaikagarren (8:76). Arruabarrenak jauzi hirukoitzeko proban ere hartu zuen parte. Hirugarren egin zuen, 9 metro eta 38 zentimetroko jauziarekin. Lara Lopez hamargarrena izan zen hesidun 60 metroko lasterketan (10:89)
Junior mailan, Octavian Mihail Romanescuk txapela lortu zuen bere lehen lasterketan. 60 metroko proban izan zen hori eta 7:15 denbora lortu zuen. proba berean, Xabier Lopezek seigarren egin zuen (7:81). nesken artean Itsaso Estalak bi txapeldunorde postu lortu zituen: 60 eta 200 metroko probetan (8:27) eta (27:91).
Gasteizen ospatu ziren parte hartze libreko probetan, Eneko Barandiaranek 7:62 denboran egin zituen 60 metroak.
Gipuzkoako Kros txapelketa
Lazkaon ospatu zen Gipuzkoako kros txapelketan, berriz, Txindoki atletismo taldea jaun eta jabe izan zen. Senior mailan Eneko Agirrezabalek irabazi zuen lasterketa, Gipuzkoako txapeldun bilakatuz. Eñaut Insausti (4.),
Txuri (5.), Gorka Satrustegi (6.), Juan Luis Gomez (11.), Iker Zurutuza (15.), Eduardo Gallegos (20.), Aritz Mendizabal (21.), Iker Iztueta (22.) eta Egoitz Iztueta (28.) ere lasterketa honetan aritu ziren. taldekako txapela ere eskuratu zuten.
Karratu, bere aldetik, beteranoen artean hirugarrena izan zen. 45 urtetik gorako Gipuzkoako txapela lortu zuen. Imanol Oiarbidek gauza bera egin zuen. Lasterketa laugarren postuan amaitu zuen, eta 50 urtetik gorako Gipuzkoako txapelduna da.
Pululu (20.), Asier Auzmendi (22. eta 35 urtetik gorako txapeldunordea), Igor Auzmendi(24.) eta Gotzon Auzmendi (29. eta 60 urtetik gorakoen artean txpeldunordea). taldeka hirugarren postuan amaitu zuten
Junior mailan Iñigo Jauregik lortu zuen txapela. Alexander Oiarbidek hirugarren egin zuen, eta Iñigo Etxarrik zortzigarren. Gazteetan, Adel ben Miloudek irabazi zuen, eta kadeteetan Adrian pajaresek. Xabier Zabalak laugarren egin zuen eta Mattin Jauregik bosgarren.
Nesken artean, Maialen Muñozek bosgarren egin zuen senior mailan. Gloria Guerrerok zortzigarren postuan amaitu zuen beteranoen artean, eta 65 urtetik gorakoen artean lehena izan zen. Kataluniarra izanagatik, ez da Gipuzkoako txapelduna. Juniorretan, Maria Ibañezek irabazi zuen, Maider Unanuek bigarren egin zuen eta Amaia Garmendiak hirugarren. Gazteetan, Ana Samaniegok lortu zuen titulua, Olatz Unanuek bigarren egin zuen eta uxue Ibañezek hirugarren. Mikele Zurutuza zortzigarren postuan helmugaratu zen, eta taldekako txapela ere lortu zuten. Kadete mailan, Irati Zubizarreta (4.), Ainhoa Goikoetxea (6.) eta Nahia Begiristain (8.) aritu ziren. Osotara banakako bederatzi txapel, eta taldekako bi lortu dituzte Txindokikoek.