Oianguren institutuak bost informazio bilera deitu ditu
Datorren ikasturterako DBHko matrikulazio kanpaina dela eta, Oianguren institutuak bost informazio bilera deitu ditu. Lehena astelehenean, hilak 28, izango da Zaldibiako Lardizabal eskolan (17:00). Bigarrena asteartean, hilak 29, da Legorretako Ugaro eskolan, 17:00etan hori ere. Datorren asteazkenean, hilak 30, bi bilera egingo ditu Ordiziako Urdaneta eskolan, 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Azkenik, hilaren 31n, Itsasondoko eskolan egingo dute bilera, 16:30ean