Seigarren eta zazpigarren jarraitzen dute Izagirretarrek
Australian ospatzen ari den Tour Down Under txirrindularitza lasterketan, sailkapen orokorreko seigarren eta zazpigarren postuetan jarraitzen dute Ion eta Gorka Izagirre ormaiztegiarrek, liderrarengandik hamabost segundura. Hirugarren etapak, sailkapen orokorreko tarteak areagotzeko balio izan du. Atzokoan, Gorka Izagirre hamargarren postuan helmugaratu zen, Tom-Jelte Slagter garailearen denbora berean. Bere anaia Ion ere denbora berean hlemugaratu zen, 23. postuan. Garikoitz Bravok, 7:34 minutu galdu zituen, eta 107. postuan helmugaratu zen. Sailkapen orokorrean 74. postuan dago txirrindulari lazkaotarra, 9:03-ra. Hiru etapa falta dira lasterketa amaitzeko.
Lasterketaren inguruko informazio guztia: tourdownunder.com.au