Beasaingo Murumendi ikastetxe publikoa
Beasaingo ikastetxeen eta udalaren arteko koordinazioa eta elkarlana hobetzeko asmoz, Herriko Eskola Kontseilua jarri dute martxan. Urtarrilaren 16an egin zuten aurreneko bilera, eta bi aldeen asmoa, hemendik aurrera ikasturtean zehar bilera gehiago egitea da.
Herriko Eskola Kontseiluan, Beasaingo ikastetxe guztietako eta udaleko ordezkariek parte hartuko dute. Aurreneko lana, elkarrekin landu beharreko gaiak aztertzea eta irizpideak bateratzea izango da. Bestalde, «ikastetxeen eta udalaren arteko urteko ekintzak plafinikatzeko» ere balioko duela azaldu du udalak. Ekimen honekin, «bi alderdien arteko harremana, harreman ekonomiko hutsean ez gelditzea» da udal gobernuaren asmoa.
Ikasturteko hiru bilera
Ikastetxeek eta udalak adostu dutenaren arabera, Herriko Eskola Kontseiluak hiru bilera egingo ditu ikasturtean zehar; ikasturte hasieran, urtarrilean eta ikasturte amaieran. Kontseilu hori «herriaren onurarako» jarri dela martxan azaldu du udalak, eta «bide honetan ikastetxeek egin duten ahalegina» eskertu nahi izan dute.