Legazpiko Udalak gardentasunaren aldeko foroarekin bat egin du
Legazpik eta beste 24 udalek Gardentasunaren Aldeko Udaletxe Euskaldunen Foroa sortu dute. Foro honen helburua udal gobernu gardenak eta herritarrei irekiak sustatzea da. Gaur elkartu dira guztiak Eudelen Bilboko egoitzan, foroa sortzeko asmoz.
Eudelek jakitera eman duenez, lehenengo fasean foroa talde pilotu batek osatuko du. 25 udaletxe izango dira partaideak hasiera batean, gaiarekiko interesa agertu duten edo gardentasunaren garapenean esperientzia duten udaletxeen artean egin da aukeraketa.
Parte hartuko duten udalen zerrenda: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Abanto, Zierbena, Amurrio, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Eibar, Elgoibar, Ermua, Etxebarri, Galdakao,Güeñes, Getxo, Laguardia, Txorierriko Mankomunitatea, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Ugao-Miraballes, Hondarribia, Irun eta Legazpi.
Foro honekin, udalei gardentasunaren bidean eman beharreko pausoak zeintzuk diren azaltzea nahi da.