Saioa abeslariak ‘Natura’ diskoa argitaratu du
Saioa Garin abeslari legorretarrak Natura izeneko bere hirugarren diskoa argitaratu du, urtarrilean, Moonplace diskoetxearekin. Bost urteren ondoren, sentimendu sakonen espresioa atzera kantu bidez atera du. Particular land (2007) eta Matrioska Heart (2008) ditu aurreko diskoak.
«2008an atera genuen diskoa, eta urtebete inguru kontzertuak ematen pasatu nuen. Gero pixka bat blokeatu egin nintzen. Gitarra hartu, eta ez zitzaizkidan gauzak ateratzen, eta horren ondorioz neure buruarekin haserretzen nintzen», azaldu dio Saioak Berria egunkariari. Duela urtebete hasi zen, bere buruari gogor eginda, atzera musika sortzen.
Naturako elementuak eta metaforak erabilita lortu du sentimendu uholdea bideratzea. Ahotsa «naturalago» atera zaiola aitortudu. Pop egituretatik gertuago dago Natura, eta talde baten babesa du.
Lehen bi diskoetan ez bezala, oraingoan abesti guztiak euskaraz dira. «Bertigo handiagoa ematen dit euskaraz abesteak, ageriago agertzen naizelako».
Berria egunkarian Saioari egindako elkarrizketa.