Ur horniduraren gastuen kobraketa hiru herritan
Altzagako, Aramako eta Itsasondoko udalek zabaldu dute 2012ko azkeneko hiruhileko ur hornidura kontsumoaren gastua kobratzeko epea. Urtarrilaren 10ean hasi ziren, eta martxoaren 15era arte kobratuko dizkiete erreziboak hiru herrietako zergadunei. Borondatezko epe hori bukatutakoan, ordaintzeko geratzen direnei gainsaria erantsiko zaie.