Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik asteburuan
Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan. Gainontzeko taldeek, larunbatean dituzte partidak, guztiek ere etxetik kanpo. Bigarren taldeak irunen jokatuko du euriteengatik atzeratutako partida. Partida ez da erraza izango, Irungo taldea ondo sendotu baita aurte, hainbat fitxaketekin. Ordiziarrak bosgarren postuan daude sailkapenean, Irungoengandik lau puntura.
Umeen taldeak, bere aldetik, Hernaniren kontra jokatuko du larunbatean 11:00etan, Landare zelaian.
Bestalde, Ampo Ordiziako hainbat jokalari Euskal Herriko selekzioarekin entrenatzen arituko dira datozen eguneta. Kadete mailan hau da entrenamend saio horietan parte hartuko duten jokalarien zerrenda: Josu, Agirre, Beñat, Erbina, Iker, Korta, Xabi, Fajardo, Iñaki, Lario, Unai, Gartzia, Joseba eta Miguelez. Gazteen artean, Aitor, Sukia, Eñaut, Muerza, Jon, Lizarazu, Koldo, Crehuet, Aitzol, Garmendia, Joanes, Mugika, Mikel, Aizpurua, Daniel eta Aizpun joango dira.
18 urtez azpiko Espainiako selekziora ere joango dira Ordiziako jokalariak. Beñat Erbina Araña eta Iker Korta Sukia joango dira.