Asteburuan hainbat txapelketetan hartuko dute parte Txindoki atletismo taldeko kideek
Asteburuan atletismoko Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketa jokatuko dute Donostiako Anoeta belodromoan, maila gorenetan. Igandean, berriz, EAEko kros txapelketa jokatuko da Ortuellan (Bizkaia). Ez da egun horretako lasterketa bakarra izango, izan ere, igandean Gipuzkoako kross txapelketa ospatuko da, umeen mailan. Txindoki atletismo taldeko kideak proba hauetan izango dira.
Emaitzak
Aden Ben Miloudek 2:04:65 denbora behar izan zuen Donostian jokatutako pista estaliko 800 metroko proban. Egoitz Iztuetak 2:06:79 denbora egin zuen. Eneko Barandiaranek 24:85 segundutan amaitu zuen 200 metroko lasterketa eta Xabier Lopezek 25:38 segundutan.