Deuston hasiko du Biok Zerbitzuakek bigarren itzulia
Ordiziako Biok Zerbitzuak-OKE saskibloi taldeak larunbatean hasiko du ligako bigarren itzulia. 20:00etan jokatuko dute Deustoko kiroldegian, centro de estudios Mikeldi taldearen kontra. Lehen itzuliko partidan ordiziarrek irabazi zuten. Garaipena lortuz gero, etxetik kanpoko lehena izango zen ordiziarrentzat. Bizkaitarrak bosgarren postuan daude sailkapenean.