Udal tasak %2,4 igo dira, zaborrarena izan ezik
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, %2,4 igo ditu aurtengo udal tasa gehienak. Zaborraren gainekoa, aldiz, gehiago igo da, %5eko igoerarekin. Usurbe antzokiko tarifak, aldiz, mantendu egin dituzte. Joan den urtean, tasen igoerarik ez zela egon ere gogorarazi dute. Tasa guztien xehetasunak, udalaren webgunean (beasain.org) ikus daitezke.