Ihauteriak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herri eta txokotan, eta Ordizian, euskal ihauterietan oinarritutako ikuskizuna egin dute gaur Jakintza ikastolako ikasleek. Ihauterien tradizioko pertsonaiak irudikatuz, euskal dantzak egin dituzte, jaialdi bizi eta koloretsua osatuz.