Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian, Zumarragan, Arte Ederretako Udal Eskolako ikasleen lanak zintzilikatu dituzte. Eskolako 14 urtetik gorako 50 ikasle ingururen lanak dira, hiru teknika ezberdinetan landutakoak: tinta, pastela eta gouache-a. Dorleta Ugarteburu irakaslea da Arte Ederreko eskolan, «ehun lan inguru erakusketatik kanpo utzi ditugu toki faltagatik», esan zuen aurreko ostiraleko inaugurazioan.
Beasaingo Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko soinu tresnen erakusketa ireki du gaur. Ostadar dantza taldekoek urtean zehar egiten dituzten ekitaldietan pixkanaka-pixkanaka soinu-tresna ezberdinak txertatuz joan dira. Honekin, dantzari zein ikusleek euskal soinu tresna eta erritmo ezberdinak ezagutzea lortu da. Orain, instrumentu guztiak bildu eta erakusketa antolatu dute Igartza jauregian.
Ia bi urte dira Goierri beheko hainbat udaletara eskualdea zeharkatuko duen tentsio altuko linearen berri iritsi zenetik. Asko izan dira tarte horretan izan dituzten usteak eta susmoak. Baina proiektuari buruz ezer argirik ez dute jakin aste honetara arte. REE Red Eléctrica Española enpresako ordezkariak Gabiriako, Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo udal ordezkariekin eta herritarrekin bildu dira aste honetan, eta proiektuaren inguruko lehen xehetasunak eman dizkiete; baina horiek ere ez dira erabat zehatzak oraindik.
Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Euskal Herriko 69 herrik osatzen dute Uema; tartean dira Goierriko Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia. Euskararen normalkuntza prozesuan garrantzi handia dauka Uemak Axier Mujika (Arama, 1977) Aramako alkatearen eta Uemaren zuzendaritzako kideak. «Euskara biziko bada, –erdarak bezala–, nagusi izango den lurgunea behar du», dio.