Zelai Arizti kultur etxean 50 bat pintura ikasleren lanak ikusgai
Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian, Zumarragan, Arte Ederretako Udal Eskolako ikasleen lanak zintzilikatu dituzte. Eskolako 14 urtetik gorako 50 ikasle ingururen lanak dira, hiru teknika ezberdinetan landutakoak: tinta, pastela eta gouache-a. Dorleta Ugarteburu irakaslea da Arte Ederreko eskolan, «ehun lan inguru erakusketatik kanpo utzi ditugu toki faltagatik», esan zuen aurreko ostiraleko inaugurazioan.