El Método Arrieta - Trailer from Moriarti on Vimeo.
Berria.info- Ikusleek erabakitzen dute zein lani emango zaion jaialdiko sari nagusia, eta garaileak 9,22 puntu eskuratu ditu, batez beste, beste hamalau film atzean utzita. Bigarren izan da, 8,83ko puntuaziorekin, Eneko Olasagastik eta Jone Karresek ondutako Irungo eta Hondarribiko alardeei buruzko dokumentala (Alardearen seme-alabak), eta hirugarrena, 8,28 punturekin, jaialdia ireki zuen lana: Goran Paskaljevic serbiarraren Kad svane dan fikzioa, nazien holokaustoak Belgraden eragindako tragediaz mintzo dena.Helburu nagusiak herrian dauden zenbait balio sustatzea dela esan du alkateak, eta iazko diru laguntzak mantendu direla jakinarazi du. Alderdi guztien aldeko botoekin onartu dituzte oinarri hauek. 2013ko diru laguntzen oinarrien helburua “herrian dauden zenbait balio sustatzea” dela esan du Oihane Zabaleta alkateak. Oinarri hauen barruan daude, alor sozial, kultura, euskara, berdintasuna eta kirola talde eta elkarteak. Lankidetza eta garapen proiektuak “beste lerro batzuetatik” finantzatzen direla azaldu du Zabaletak, baita alor guztietan “iazko diru partida berdinak” mantendu direla ere. Oinarri hauek onartu aurretik, Sustapen Soziala, Euskara eta Kultura eta Hezkuntza eta Kirola sailetako zinegotziek laguntzak banatzeko xehetasunak azaldu zizkien udalbatzari.