![IMG_0298](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/05/IMG_0298.jpg)
Bizikleta gainean eman diote hasiera egunari gaur Legazpin. Jaien baitako Santikutz Klasika txirrindulari proba jokatu da goizean. Gaurko etapa Santiago Ramirezentzat izan da.
Urteurren bikoitza bete du probak gaur. Batetik, 80 urte dira aurten lehenengo aldiz antolatu zenetik. Bestetik, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak proba antolatzen duen 25. urteurrena ere izan da gaurkoa. Urteurrenengatik ez ezik, aurtengo Klasika berezia izan da, Legazpiko proban jokatu delako Espainiako Kopako azkeneko lasterketa. Lizarte taldeko Santiago Ramirez izan da gaurko etapako irabazlea. Bigarren egin du Pablo Lechugak (Cajamar) eta hirugarren Aitor Gonzalezek (Lizarte). Espainiako Kopako, aldiz, Caja Ruraleko Fernando Grijalbarentzat izan da. Legazpin egindako azken metroetan irabazi du Kopa, Airan Fernandez faboritoari azken unean garaipena lapurtuz.