Altzagaraten erromeria izango da igandean
Altzagarate gainean urtero maiatzean ospatzen den erromeria egingo dute, igandean. 12:30ean meza izango da Andre Mari ermitan, eta 14:00etan herri bazkaria. Egunean zehar Izer eta Alabier trikitilariak eta Xabier Zeberio eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira.

Altzagarateko Andre Mari baseliza./Aimar Maiz