Ampo Ordiziari harrera egingo diote Diputazioan
Espainiako Kopa bigarrengoz irabazi berri duen Ampo Ordizia errugbi taldeari harrera egingo diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, 17:00etan. Ikerne Badiola kiroletako diputatua eta Asier Sarriegi zuzendaria izango dira bertan.