Ataungo jubilatuentzat Saloun egonaldia, ekainean
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak bederatzi eguneko egonaldia antolatu du, Saloun (Herrialde Katalanak). Jubilatuak ekainaren 3tik 12ra egongo dira. Gela bikoitzaren prezioa 365 euro da, banakakoarena 475. Izena emateko astelehenean edo asteartean elkartera joan behar da, 11:00etatik 13:00etara. Diru kontuak geroago egingo dituzte.