Gaintzan San Isidro eguna ospatuko dute, ermitan
Gaintzako Udalak San Isidro eguneko ospakizunak antolatu ditu. Asteazkenean, maiatzak 15, lehenengo meza izango da, San Isidro ermitan 20:00etan. Ondoren, Oteñe erretegian herri afaria egingo dute. Afal ondoren Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilariak ariko dira. Afarirako izena emateko azken eguna astelehena da.