Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora saioak igandean Legorretan
Legorretako Azentzio jaien azken egunean, igandean, herri kirol jaialdia izango da, 18:30ean, Harripilan. Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa jokatuko da. Unai Alberdi, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga, Igor Rey eta Gotzon Zulaika lehiatuko dira. 50 lokotx bildu beharko dituzte, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bestetik, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketan Mikel Larrañaga, Joxe Mari Telletxea, Ugaitz eta Aratz Mugertza, Joxe Mari Esnaola, Jokin Alkizalete eta Aitor Urteaga ariko dira.
Azentzio jaiek, atzo zaindariaren eguna ospatu ondoren, asteburu mardula izango dute aurretik. Gaur, ostirala, herri bazkaria izango da, eta gauean play-back saioa herritarrekin. Bihar mozorrotuen eguna da.
Legorretako jaiak 2013. Egitaraua