Kantakaren ‘Zarzuela gauerako’ sarrerak salgai
Lazkaoko Kantaka abesbatzak maiatzaren 18an Zarzuela gaua egingo du, 20:00etan Areria antzokian. Duela urte batzuk estreinatu zuten musikal hori, zarzuela generoan oinarrituta. Sarrerak honako tokietan eros daitezke: Lazkaon (udaletxea, Gerriko, Orobione, Areria), Ordizia (Barrena), Gabiria (Ostatua), Ormaiztegi (Murua, Erosle), Beasain (udaletxeko harrera bulegoan) eta Seguran (Imaz).