San Prudentzio auzoan kotxeen aparkaleku gehiago sortu ditu udalak
Lazkaoko Udalak San Prudentzio auzoan autoentzat aparkaleku gehiago sortu ditu, aurreko hilean egindako obra batekin. Etxarte batean toki gehiago atera dituzte, guztira 25 leku berri. Erdian dagoen lorategia estutu, eta inguru guztian kotxeak aparkatzeko eremua egokitu dute. Apirilaren 23an bukatu zituzten lanak.
Aparkaleku berria asfaltatzeaz gain, lurreko seinale-markak margotu ditu udalak, eta auzo osoan ibilgailuen zirkulazioa norantza bakarrean ipini dute. bi hirigintza lan egin ditu, azken hilabetean. Batetik, San Prudentzio auzunean aparkaleku gehiago sortu dituzte. Bestetik, Iturgaitzagan haurrentzako jolas parkea berritu du, apirilean zehar.
Bestetik, herrigunearen beste ertzean haurren jolas parke bat ere berritu du udalak. Iturgaitzagan, parkea zaharkituta zegoela-eta, konpondu eta egokitu egin dute. Puskatuta zeuden edo falta ziren ziburuak osatu dituzte, jolas bat eta zabu bat jarrita. Lurrean segurtasun-zoru berria bota dute, goma bigunezkoa. Bide batez, garbitu eta txukundu egin dute parkea.