Tere Irastortza idazleak euskal poesia errezitatu du New Yorken
Tere Irastortza idazle zaldibiarra New Yorken (AEB) izan da, euskal poesiari buruzko jardunaldi bat ematen. New Yorkeko Unibertsitatean jardun zen, maiatzaren 3an, euskaraz. Etxepare Institutuaren bidez, Pen World Voices Festival nazioarteko literatura jaialdia ospatu zen, Sepaking in tongues (Hizkuntzetan mintzatzen) programakoa.
Mencion Mateu kataluniar eta Odi Gonzales peruar poetekin osatu zuen saioa Irastortzak. «Harro sentitzen naiz euskal kultura ordezkatzeagatik», esan du Irastortzak. Bere olerkien aukeraketa bat errezitatu zuen, «sorkuntzaren ekintzak berak duen esanahia» erakusteko.