Alex Aranburu Deba ezkiotarrak irabazi zuen, larunbat arratsaldean, Legorretako 57. Proba, juniorrentzat. Goierriko Caja Rural taldeak bete zituen podiumeko hiru postuak, eta lasterketa bikaina osatu zuten. Aranbururen atzetik (2:12:00), Eriko Mujika beasaindarra sartu zen (25 segundora), eta hirugarren Ander Alonso mutiloarra (34ra). 88 kilometroko ibilbidea zuten; 48 ziklistak bukatu zuten proba. Oredain eta Altzo igo zituzten.

Alex Aranburu, Legorretako helmugan sartzen, besoak jasota./Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa
Legorretako 57. Proba. Sailkapena (PDFa)