Ampo Ordiziak agur esan dio denboraldiari, El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero
Ampo Ordiziak agur esan dio 2012-2013 denboraldiari, ligako titulurako lehen kanporaketan El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero. Valladolideko Pepe Rojo zelaian izan zen partida, eta zenbait unetan posible izango zela zirudien arren, Axio Arañak zuzendutako mutilek ezin izan zuten finalerdietarako sailkapena lortu.
Partida ondo hasi zen ordiziarrentzat, joko azkarra eginez, atsedenaldira markagailuan aurretik (10-13) iristea lortu zuten. Bigarren zatian, ordea, gaztelarrek erreakzionatu eta uztartzeetan nagusitzen hasi ziren. 74. minutuan partida erabaki utzi zuten. Axio Arañak jokalariek izandako jarrera grinatsua txalotu zuen partidaren bukaeran. Azkenean, 34-26, etxeko taldea izan zen nagusi.