Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
Ordiziako palariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu dira, Urnietari 3-1 irabazita. Etxean partida bat galdu eta bestea irabazi zuten, eta Urnietan bietan izan dira nagusi. Aitor Luzuriagak eta Ricardo Goiburuk 35-23 hartu zituzten mendean Fernandez eta Jauregi larruzko paletan, eta Aranburuk eta Erizek 37-40 irabazi zieten Argiñarena eta Txapartegiri pala motzean. Final laurdenetan Lazkaoren aurka neurtuko dituzten indarrak ordiziarrek.