PSE-EEk Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak egindako lana aitortzeko mozioa aurkeztu du Beasaingo Udalean
Beasaingo PSE-EEko alderdikideek Mozio bat aurkeztu dute Beasaingo Udal Plenoak «Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta honi lotutako herritar anonimoek egindako lana» eskertzeko eskatuz, «Euskadiko eszenatokian terrorismorik ez egoteko» egindako lanagatik. Idatzi baten bidez Beasaingo alderdi sozialistako Alfonso Segadek herriko alderdiei proposamen hau onartzeko eskatu die «dudaezina eta garrantzi handikoa delako».
Bere ustez «beraien konstantzia eta egunez-eguneko lanarekin lortutako baloreen irmotasun demokratikoak euskal jendartean errespetua lortu zuen», baina, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak «ia bakardadean» lan egin zuela ere azaldu du: «pankartak eusteko ere apenas gerturatzen zen jenderik eta gutxi batzuk ziren herritarren mugimendu hau babestu zutenak, balore eta konpromezuz betetako dosi ezinhobea emanez». «Inolaz ere ahaztu ezin ditzakegun urteak eta lanak izan ziren haiek».
Honakoak dira mozioaren puntuak:
1. Beasaingo Udalak Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak giza eskubideen errepsteuaren aldeko eta biolentzia eta terrorismoaren aurka egin zuen lana aitortu eta eskertzen du.
2. Beasaingo Udalak instituzio guztiei eta gizarteari orokorrean eskatzen dio terrorismoaren biktima guztiak errekonozitzen dituen eta biolentzia eta biktimek sufritu zuten giza eskubideen urraketak errekonozitzen dituen memorio publikoa.
3. Beasaingo Udalak euskal instituzioei eskatzen die pakearen kultura, biolentziaren deslegitimazioa , terrorismoaren biktimak eta biolentzia errekonozitzea eta zabaltzea kultura hori sortuz.
4. Beasaingo Udalak mozio hau Gipuzkoako Batzar Nagusietara, Diputaziora, Parlamentura eta Eusko Jaurlaritzara bidaliko du, eta baita Kongresura, Senatura eta Gobernura ere.