
Ikasturtean zehar San Benito Ikastolaren 50. urteurrenaren inguruko hainbat ekitaldi izan badira ere, asteburu honetan ospatuko dute festa nagusia. Gaur hain zuzen ere, Ikastolaren Eguna deitu duten ospakizun festa egin dute eta oraingo zein lehengo ikasleak izan dira protagonista. Goizean goiz etxeko txikienei zuzendutako ipuin kontakizunarekin ireki dute egitaraua eta jolasekin jarraitu. Eguerdian, ikasolak egindako bidea laburbiltzen duen “Mende erdiko ibilbidea” antzezlana egin dute.
Zalantzarik gabe, arratsaldeko flashmob-a izan da ekitaldirik ikusgarriena. Plaza bete jendek dantzatu du ikastolaren ereserkiaren erritmora moldatutako koreografia. Aldez aurretik, jolasak egin dituzte gaztetxoekin eta iluntzean buruhandi eta entzierroa txikienen gozamenerako. Txarangaz alaituta, sagardo eta taloak dastatuz eman diote amaiera festa egunari.
Bihar ere jarraipena izango du ikastolaren jaiak. Hain justu ere, Areria antzokian 11:30ean urteurreneko ekitaldi nagusia egingo dute. Bertan, lehen urteetako ikasle, irakasle eta gurasoak omenduko dituzte. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute frontoian. Arratsaldean, Drindots taldea arduratuko da giroa alaitzeaz.