Kepa Urtzelai: “Helburua hondakinen bilketa sistema alde guztiekin adostea da”
Orain hilabete jakinarazi zuen Legazpiko udal gobernuak “herritarrei entzun ondoren” hondakinen bilketarako sistema mistoa ezartzeko bere asmoa. Sistema hau “alde guztiekin adostea da” udalaren helburua.
Hori dela eta, udal gobernuak prentsa ohar bitartez adierazi du ez duela ulertzen “hondakinen kudeaketan lortu nahi dugun adostasunaren aurrean plataformak Edukiontziak besterik ez. Kitto! dioten kartelak jartzea”. Herrian hondakinen gaiak sortu duen “tirabira lasaitzeko eta herriko aldeekin adostasuna lortzeko urratsak ematen ari gara”, esan du Kepa Urtzelai alkateak Horregatik, “gainontzeko aldeei ere arduraz jokatzeko eta herriko giroa gaiztotzen ez jarraitzeko” eskatu dio plataformari.