
Ordizia, Tolosa, Arrasate eta Beasaingo saskibaloi jokalariak elkartu dira gaur arratsaldean Antzizar Kiroldegian egin duten saskibaloi eskolen arteko topaketan. Lau herri horietako 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak aritu dira saskibaloi lehian. Antolatzaileek azaldu dutenez, kirolerako afizioa indartzeaz gain, arratsalde polit bat pasatzeko aukera ederra izan dute.
Beasaingo BKL elkartetik azaldu dutenez, datorren ikasturtera begira, alebin mailako neska zein mutilen talde bana osatu nahi dituzte. Hortaz, adin horretako gaztetxoak animatu nahi dituzte taldean parte hartzera.