Hamar minutuko aurrerapenarekin doa Jornet Zegamarako bidean
Antolatzaileek jakinarazi dutenez Oihana Kortazarrek eta Marco Di Gasperik utzi egin dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia, eta erretiratu egin dira. Gainerako korrikalariak Aizkorritik pasatzen ari dira eta lasterketa buruan Kilian Jornet faboritoa doa aurrena.
Jendetza elkartu da Aizkorrin, eta beherako bidean lokatz ugari dute korrikalariek bidean. Aurreikuspenen arabera, ordu erdi pasatxo barru, 13:ooak inguruan, espero dute lehen korrikalaria Zegamako plazako helmugan, eta kontrakorik ezean Jornet izango da irabazlea. Antolatzaileen datuen arabera, 10 minutuko aurrerapenarekin dator lasterketa, Jornet “ikaragarrizko erritmoa” jartzen ari baita. Minutu batera doa Lusi Alberto Hernando. Gero eta gutxiago falta da aurtengo Zegama-Aizkorri proba amaitzeko.