![Jornet helmugan](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/05/Jornet-helmugan.png)
Kilian Jornetek ez du hutsik egin. Bera zen gaur Zemaga-Aizkorri irabazteko faboritoa eta aurreikuspen guztiak beteta bera izan da Zegamako helmugara iritsi den lehen korrikalaria. 3 ordu eta 54 minutu behar izan du ibilbide guztia bukatzeko, eta haren ondoren sartu da helmugan Luis Alberto Hernando,12 segundora. Podiuma Tadei Pivk-ek osatu du; Jornetengandik 4:29ra sartu da.
Lehen euskalduna Jokin Lizeaga izan da, bosgarren postuan eta bigarren euskalduna eta lehen goierritarra Aritz Egea urretxuarra (10. tokian). Aldaketarik ezean, Carlos Moran zegamarra izango da lehen herritarra helmugan. Korrikalariak ari dira banaka-banaka helmugara iristen.
Emakumezkoetan berriz, Emelie Forsberg izan da azkarrena, 4.48:12ko denbora eginda; harengandik minutu eta 43 segundora sartu da Nuria Picas. Lehen emakume euskalduna Maite Maiora mendaroarra izan da, eta lehen goierritarra, Elena Calvillo beasaindarra.
Sailkapen Orokorra_2013
Argazki galeria: Sancti Spiritu