![Olatz Unanue](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/05/Olatz-Unanue.png)
Olatz Unanue korrikalari aramarra izan da Zegama-Aizkorri Junior Trail probako lehen emakumea. Proba polita izan dela adierazi du helmugan, eta ez dela izan uste bezain gogorra. Tunel inguruko zatia egin zaio gogorrena, entrenamenduetan gertatu bezala, “baina familia bertan zegoen animoak emateko eta horrek lagundu dit”, adierazi du.
Gaur Zegaman irabazita, Salomon taldeko kide izatera igaroko da, eta datorren urtean Salomonekin arituko da gazteen sailean. 10 kimoletroko zirkuitua egiteko 52:49ko denbora behar izan du aramarrak. Mutilen artean lehena, berriz, Juan Jose Rodriguez izan da, 47:16 minutuko denborarekin. Bigarren mutila Adolfo Campillo izan da, iazko irazbazlea, 47:25 denborarekin eta hirugarrena Oriol Comellas 47:31 denborarekin.
Nesketan bigarrena Cristina Ara izan da, 01:02:23 denborarekin eta hirugarrena Lucia Oscoz izan da, 1:03:35 denborarekin.