Ataun San Martinen atzo antzeztu zuten bi urtean behingo Jentilen Etorrerako antzerkia. Auzoeta kiroldegian ordubete inguruko antzezlana egin zuten ataundarrek, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatutako ikuskarian. Aurtengo gaia, herritar batek Tortori egindako trikimailuaren inguruan landu dute, "Mielek eta Tortok, Muski inguruko lurrekin nor jabetu erabakitzeko. Miel zuhurrak tranpa egiteko asmoa zuen, Sanmartintxiki horretaz jabetu eta Torto abisatzera doala leizera erortzen da. Beraz, apustuan, Torto inoxentea Mielen trikimailuan erori eta labanaz sabela irekitzen du, eta bertan hiltzen da", kontatu dute antolatzaileek.
Ataun San Martinen atzo antzeztu zuten bi urtean behingo Jentilen Etorrerako antzerkia. Auzoeta kiroldegian ordubete inguruko antzezlana egin zuten ataundarrek, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatutako ikuskarian. Aurtengo gaia, herritar batek Tortori egindako trikimailuaren inguruan landu dute, “Mielek eta Tortok, Muski inguruko lurrekin nor jabetu erabakitzeko. Miel zuhurrak tranpa egiteko asmoa zuen, Sanmartintxiki horretaz jabetu eta Torto abisatzera doala leizera erortzen da. Beraz, apustuan, Torto inoxentea Mielen trikimailuan erori eta labanaz sabela irekitzen du, eta bertan hiltzen da”, kontatu dute antolatzaileek.
Lehendabizi, San Martin auzoko plazan, jentilak eta sorginak menditik jaisteko kale antzezpena egin zuten. Plazan “ongi etorri beroa” eman ziete alkateak eta herritarrek. Kale ibilaldia eginez, desfilean kiroldegiraino joan ziren antzezleak, jentilen segizioa eta ikusle ugariak.
Jentilen Etorrerako argazkiak (argazkilariak: Andoni Aizpurua eta Gotzon Aranburu):
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.